100. iruzkina, 2002ko azaroaren 1a
Lula: itxaropenak beldurra garaitu zuenekoa
Urriaren 28an Luis Inacio da Silvak ("Lula") Brasilgo hauteskundeak irabazi eta gero jendetzari eta munduari zera esan zion: "Gaur Brasilek aldaketaren aldeko bozka eman du. Itxaropenak beldurra garaitu du". Esaldi honek zehatz mehatz jasotzen du gertatu zena eta gertaera beraren garrantzia azpimarratzen du. Izan ere bazter haietan -azken urte honetan batez ere- eta ia leku guztietan beldurrak itxaropenari hartu baitio aurre.
Uruguaiko Brecha aldizkariko zuzendariak hauteskundeez hitzegiterakoan "latinoamerikar ezkerrak bertako historia guztian izandako garaipen handiena izan zela adierazi zuen", "merkatu librearen jainkoen zinegiteen zapore mingotsari" ezezko borobila. Latinoamerikako talde herrikoi guztien erreakzioa poztekoa eta harritzekoa da aldi berean. Liberalismoa eta Davos-en izpirituaren erreakzioa aldiz, beren buruari zer egingo ote duten galdetzea da. Ez zekiten zer esan. Garaipen hau nolabait, Lula eta bere Partido dos Trabalhadores (PT) delakoa erdialdera hurbildu izanari leporatzen diote. Baina ez daude horrekin erabat ziur, izan ere agintari politikoek eta Iparraldeko komunikabideek Lulari behin eta berriro erdialdera hurbildu beharra azpimarratu baitzioten.
Gertakizun honekin aldera daitekeen beste gertakaria, Afrikar Kongresu Nazionalaren garaipena izan zen 1994an Hego Afrikan. Hara egiten badugu begiradatxo bat, egun hauetan Brasilen gertatutakoaren imajina txiki bat izan dezakegu. Bien artean alderagarria zer den adieraziz hasiko naiz. Lehenik eta behin biek indar aurrerakoi gisara azaltzen dute heuren burua; borroka luze baten ondoren, beren inguruko herrialde aberatsenean, orain hamar urte ezinezkoa litzatekeen gertakaria. Gauzak honela, orain dela hiru hilabete esatari gehienek Lulak lehen itzulian irabaziko zuela aurrikusten zuten eta bigarren itzulian garaitu egingo zutela.Kontrakoa gertatu da aldiz, botoen %61ekin irabazi baitu.
Hegoafrikan, AKN-k boterea lortzeak apartheid- arekin amaitzea esan nahi izan zuen eta gehiengoaren gobernua eratzea. Brasilen, PT alderdia garaile izan eta boterera iristeak langileen alderdi baten garaipena adierazi nahi du, herri batean non klase ertainak beti izan duen boterea. Bi kasuetan botoa gehiengoarena izan zen. Bi kasuetan aldaketa oso paketsua eta militarrek muturra sartu gabekoa izan zen. Eta nola ez, bi herrialde hauek lehen oso paper politiko garrantzitsua (eta atzerakoia) jokatu izan zuten.
Bi kasu hauetan transizio paketsu hau posible izan bazen ez zen izan bakarrik alderdi garrantzitsuenak zuen babes herrikoiarengatik baizik eta bertako negozio munduko hainbat eragile nagusik bultzatutako eztabaidek haien aldeko joera erakutsi zutelako. Esan nahi baitut azken hauek gobernu aldaketa bat bultzatzen zutela beren biziraupenerako ezinbestekoak ziren hainbat lege finantziar mantentzearren. Horrela laguntza eta babes batzuetan izkutua eta besteetan agerikoa eman zuten. Hego Afrikako kasuan zortzi urte beranduago, hitzarmen hori muga bateraino bete da. Brasilen ere gauza bera ikusiko dugulakoan gaude.
Zergatik lortu zen akordio hura? Enpresetako ikuspuntutik begiratuta, beharrezkoa zelako konpromezu bat. Beldurra zioten ezker gobernu bati, haiekin borrokan asko baitzeukaten galtzeko nahiz eta gobernu hori deusezteko aukerak izan beranduago. Gobernua pertsona gaitu eta azkarren eskuetan egongo zelakoan zeuden (bai AKN, eta bai PT). Gainera herritarren babesa izango zuten pertson hauek eta haien ahalegin erreformistak, muturrekoenak izanda ere "arrazoizkoak" izanen zirelakoan zeuden. Gobernuan egotera deitutako indar herritarrek, bazekiten egoera ekonomikoa hobetzeko izan zirela hautatuak, jende arruntaren egoera hobetzeko alegia, eta inbertsore handiak herritik bat-batean joateko mehatxuak erabat kezkatzen zituen, izan ere lotu nahi zuten kontrako erreakzioa eragin baitzezaketen, eta oso azkar gainera. Bi aldeentzat, akordioa, pragamatikoa baino ez zen.
Mahai gainean dugun auzia zera da: ea egun, horrek merezi ote zuen herri indarren ikuspuntutik. Boterera lortutako unean AKN eta PTren barnean hiru talde ezberdindu zeuden: jende pragamatikoz osaturiko taldea, konpromezu ideologikoek gutxi lotzen zuten jendea, haien politikaren helburu nagusia boterea lortu eta bertan luzeirautea zen: bigarren taldea, mugimenduaren ideologia historikoarekin konpromezu sendoagoa zuena, baina alderdia bateratuta mantentzearen beharra ikusten zuena helburuak lortu nahi bazituen behinik-behin: eta hirugarren taldea, nahiko jende gutxik osatua, ohiko ezker ideologiatik ateratzen zen edozer lehen bailehen baztertu eta aurka egiteko prest zegoena.
Bigarren taldea zen gauzak egiteko gaitasun gutxien zuena, eta aukera gutxien zuena beren nondik norakoa eta eragina mantentzeko. Hego Afrikan AKNren bazkide deitutakoen artean bigarren talde honek oinarri instituzionala dauka, federakunde sindikala dira (COSATU) eta Hegoa Afrikako Alderdi Komunista (SACP). Zortzi urte beranduago COSATU eta SACP-k maiztasunez kritikatzen dute publikoki gobernua, baina haien aliatu izaten jarraitzen dute. Eragin handia dute oraindik orain. Brasilen ez dago antzekoa den deus formalik, nahiz eta Movimento dos Sem Terra (MST) delakoak xede bera eduki eta bete dezakeen. Bi herrialdeetan hirugarren taldea oso txikia izan da eta garrantzia eskasekoa.
Bi errealitateen artean zalantzarik gabe ezberdintasun nabarmenak daude. AKN 1994an boterera ailegatu zenean, mundu-ekonomia egora nahiko hobean zegoen eta gobernu Hego Afrikarrak ez zituen FMIren konpromezuak pikutara bidali. Gainera, Apartheidaren aurkako mugimenduak mundu mailako adiera zuen eta horrek Mandela munduko kultura zenbaiten heroi bilakatu zuen. PT eta Lula ez dira hain ezagunak, ez Latinoamerikatik kanpo behinik behin. Nahiz eta Lula oso pertsonaia erakargarria izan, baliteke Mandelak duen mundu mailako karisma hori ez berdintzea.
Baina bestalde, Lula eta PTk beste gauza batzuk dituzte oso beren alde. Latinoamerika ezker aldera ari da eragiten: Ertamerikan gertatzen ari dena ikusirik batez ere Ecuador, Peru, Bolibia eta Argentina besteren artean. Beste aldarte bat dago kontinente guztian: eta hori Porto Alegreko aldartea da. Lula izan da izpiritu hori bere gain hartu duena hasera batetik, eta orain babes dezake Brasilgo gobernuaren baliabide eta prestigioarekin.
Brasilgo hainbat enpresa munduko jendek babesten badu, ez da pis aller bat bezala izateagatik bakarrik, baizik eta brasildar entrepresen gaitasuna handiagotuko duelakoan daudelako AEBen menpe dauden entrepresei aurre egin ahal izateko. Mercosur indartuko duela espero dute eta Amerikako Komertzio Librearen Eremuaren (AKLE) aurrean erresistentzia eraikitzailea izatea. Militar brasildarrak ez badira deseroso sentitzen aukeratua izan delako, Estatu Batuek babestutako Colonbia planaren erabat aurka daudelako izanen da. Bortxakeriaren hedapenari oztopo gaindiezin bat jarriko diola espero dute.
Lula boterean, ez da Sendero Luminoso ezta Txinako Iraultza Kulturala ere. PTk latinoameriketako herrialde garrantzitsuenean errejimen aurrerakoi bat ezarriko du, mundu-sistemaren herrialde garrantzitsuenetako batean. Indar honen ondorioz, latinoamerikar ezkertiar eta erdialdeko ezkertiarrak bil daitezke datozen urteetan. Baliteke Lulak oso azti jokatzea brasilgo finantziar politikari dagokionean. Baina egia da Latinoamerika eta orohar munduko neoliberalizazioaren aurrerakadarentzat oztopo nagusi bilakatuko dela. Ez da bakarrik Brasilen itxaropenak beldurrariaurre hartu izana, baizik eta itxaropenak itxaropena ereiten duela mundu osoan. Munduak Iraqen aurkako Estatu Batuen erasoa espero duen bitartean -horrek ekarriko duen desegonkortasunarekin- Lula hautatu izana kontraerasoaren seinale da, kontraeraso egin dezakegula alegia.
Immanuel Wallerstein (2002ko azaroren 1a)
© Immanuel Wallerstein 1998, 1999, 2000, 2001.
Copyrigth-ren jabegoa, Immanuel Wallerstein. Kopia eskubide guztiak bere eginda. Iruzkinak disko gogorrean kopiatu daitezke, euskarri elektronikoen bidez hedatu edo posta elektronikoaren bidez igorri, baina ezin daitezke inongo euskarri inprimatutan zabaldu copyright eskubideen jabe den pertsonaren baimenik gabe (iwaller@binghamton.edu).